2016eko urtarrilak 28

Krossari kultua Hipodromoan

Hurrengo igandean modalitate ikusgarri honi omenaldia egingo dion Donostiako Nazioarteko 61. Krosak bere aurkezpen ofiziala bizi du gaur goizean Udaletxean

Donostiako Udaletxeko Gobernu Batzar aretoak lurraldeko egutegiko hitzordu atletiko handietako baten aurkezpena jaso du gaur goizean, hain zuzen ere hurrengo igandean urtero bezala modalitate ikusgarri honi merezitako omenaldia egingo dion Donostiako Nazioarteko 61. Krosarena. Beti egin ohi den bezala, bere Hipodromo maiteak hartuko du ohizko lehiaketa ospetsu hau; eta, gainera honek bere urteurren hunkigarria ospatuko du hurrengo uztailak 2-an, Gipuzkoako Atletismo Federazioarenarekin bat eginda, hori dela eta Zubietako barrutiko ezin galduzko hitzorduan festa borobila espero dutelarik. Zorionez, badirudi klimatologiak ere bere aldetik dena jartzeko prest dagoela.

Udaletxeko Kirol zinegotzia den Martin Ibabek anfitrioi harroa izan da berriz ere eta oso argi utzi nahi izan du gure hirian zehar antolatzen diren lasterketa guztien artean "Krosa garrantzitsuenetarikoa dela", berehala hurrengoa gehituz: "Modalitate oso bisuala da eta bera osatzen duten osagaiek oso interesgarria eta, batez ere, bisualki oso erakargarria egiten dute". Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskola Kirola teknikaria den Imanol Fernandez de Larrinoak, bestalde, bereziki ospatu du "era honetako proba batek 61. ediziora iristea guztien laguntzarekin". Gainera, "azken urteetan bere egitaraua beste probekin osatzen joan dira eta gero eta erakargarriagoa da guztiontzako", nabarmendu nahi izan du.

Sarrerak, 6 eurotan

Fly Group-eko lehendakaria den Mikel Huartek, bere partez, "hainbeste ospeko probaren antolakuntzan parte hartzea oso harro sentiarazten gaitu"-ela adierazi du eta "Euskadiko Txapelketa egitea eta G.A.F.-ren urteurrenan laguntzea gustoko dugu"-la esan du. Gero, Hipodromorako sarrerak "igandean bertan 10 eurotan salduko direla eta 6 eurotan lortu daitezkela Robers-en, G.A.F.-ren egoitzan eta Club Vasco de Camping elkartearenan lehenago erosita", argitu du. BMW Lurauto-ren gerentea den Luis Miguel Garciak, aldiz, "Fly Group-ekin oso eroso sentitzen garenez, kirol probak babesten jarraitzeaz liluratuta" azaldu da eta "jendeak probatu ditzan, gure kotxeak eramango ditugu", desestali du.

Gipuzkoako Atletismo Federazioko lehendakariordea, Jon Ander Caballerok, Euskadiko Txapelketetako garaipenak lortzeko hautagai nagusien zerrenda eman du eta argitu nahi izan du "aurten ere guk antolatuko dugula Euskadiko Federazioak proposatu zigulako, aurten gure urteurrenarekin, eta hurrengoan Bizkaiko Atletismo Federazioarenarekin, bat egiteko; eta ondo iruditu zitzaigun". G.A.F.-ren zuzendaritza-batzordearen kide den Jesus Ausejok, bukatzeko CVC-arekin batera antolatzen dituzten ibilaldi eta 'II. Herrikoia Krosera' lasterketaren baldintzak eman ditu eta bi hauen helburuak azaldu ditu: "Nahiko genukeena Hipodromoko harmailak betetzea da, festa handi bat bizi ahal izatea".