2017ko urtarrilak 25

Igandean, denok Hipodromora

Modalitate ikusgarri honi urteroko omenaldia eskainiko dion Donostiako Nazioarteko 62. Krosak bere aurkezpen ofiziala bizi izan du gaur Udaletxean

Donostiako Udaletxeko Gobernu Batzar aretoak lurraldeko egutegiko hitzordu atletiko handietako baten aurkezpena jaso du gaur goizean, hain zuzen ere hurrengo igandean urtero bezala modalitate ikusgarri honi merezitako omenaldia eskainiko dion Donostiako Nazioarteko 62. Krosarena. Beti egin ohi den bezala, bere Hipodromo maiteak hartuko du ohizko lasterketa ospetsu hau, nahiz eta aurten zaldien ibilbidearen belarra guztiz aldatu eta gero, zirkuitua desberdin samarra izango den: atletak zelaian korrika egingo dute gehien bat, baina Zubietako instalazioko barruko aldetik, hain zuzen ere. Gainera, eta zorionez, badirudi klimatologiak ere bere aldetik dena jartzeko prest dagoela.

Martin Ibabe Udaletxeko Kirol zinegotziak anfitrioi harroa izan da berriz ere eta oso argi utzi nahi izan du gure hirian zehar antolatzen diren lasterketa guztien artean "Krosa garrantzitsuenetarikoa dela", berehala hurrengoa gehituz: "Modalitate oso polita da eta bera osatzen duten osagaiek oso interesgarria eta, batez ere, bisualki oso erakargarria egiten dute betiere". Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol zuzendariak, bestalde bereziki ospatu du "era honetako proba batek 62. ediziora iristea guztien laguntzarekin" eta hurrengoa nabarmendu du: "Lasterketa hau zaletuen lana eta ekimenari esker jaio zen eta horrek guztiontzako proba bereziagoa izatea egiten du".

Sarrerak, 6 eurotan

Fly Group-eko lehendakaria den Mikel Huartek, bere partez, "hainbeste ospeko probaren antolakuntzan parte hartzea oso harro sentiarazten gaitu"-ela adierazi du eta "Euskadiko Txapelketa egitea eta G.A.F.-ren urteurrenan laguntzea gustoko dugu"-la esan du. Gero, Hipodromorako sarrerak "igandean bertan 10 eurotan salduko direla eta 6 eurotan lortu daitezkela Robers-en, G.A.F.-ren egoitzan eta Club Vasco de Camping elkartearenan lehenago erosita", argitu du. BMW Lurauto-ren gerentea den Luis Miguel Garciak, aldiz, "Fly Group-ekin oso eroso sentitzen garenez, kirol probak babesten jarraitzeaz liluratuta" azaldu da eta "jendeak probatu ditzan, gure kotxeak eramango ditugu", desestali du.

Jose Ramon Granados BMW Lurauto-ren Salmenta zuzendariak, aldiz, "gure baloreak zabaltzen laguntzen duen lasterketa honi babes osoa eskaintzea guretzako sekulako atsegina" dela aldarrikatu du. Eta Patxi Larrea txapelketaren kirol zuzendariak, bestalde, igande honetarako jarraitu beharreko izenen zerrenda eman du eta iazko edizioarekiko aldaketak zehazki azaldu ditu: "Zuloa berreskuratzeko ahalegina egin dugu eta oztopo honen jauziak atletei arazorik ez sortzea lortu dugu. Egia da harmailetan lasterketarekiko hurbiltasun pixka bat galduko dela, baina onuragarria izan daitekeela uste dugu. Gure nahia jendeak igandean beste oinetako pare bat ekartzea eta zelaira hurbiltzea da. Izan ere, ez da mugarik egongo eta atletei ahal den babes guztia eskaini behar zaie".