2017ko urtarrilak 28

Faboritoak, Hipodromoan

Bontu Rebitu eta Birhanu Balew bahraindar nazionalizatutako etiopiarrak etzuten ibilbidea ezagutzeko aukera pasatzen utzi nahi izan eta Donostiara iritsi bezain laster Zubietako barrutira hurbildu ziren

Bontu Rebitu eta Birhanu Balew biharko Donostiako Nazioarteko 62. Krosean garaipen nagusiak lortzeko faboritoak etzuten Hipodromoko ibilbide berria ezagutzeko aukera pasatzen utzi nahi izan eta atzo bertan han egon ziren. Bahraindar nazionalizatutako etiopiar atletak Donostiara iritsi bezain laster Zubietako barrutira hurbildu ziren eta han ikusi zutenarekin "oso pozik" azaldu ziren nahiz eta zaletu guztiek beraien garaipen argiak espero dituzten lasterketa ospetsurako. Egia esan, beraien aukeretaz oso ziur agertu ziren biak atzo.

Biek "oso ondo" nabaritzen dituzte bai beraien buruak, bai gorputzak ere, bahraindarrek eskainitako aukerekin "liluratuta" azaldu ziren eta "garaipen nagusiak lortzeko prest" daudela argi utzi nahi izan zuten komunikabideen aurrean. "Badakigu jendeak guregandik asko espero duela, baina sasoi puntu oso onean gaude eta iragarpenak betetzeko irrikitan gaude", adierazi zuen Rebitu atleta lirainak, zaletuei "barruko pistara hurbiltzeko ahalegina egiteko" eskatu nahi izan zien bitartean. "Pena mereziko du", epaitu zuen, gainera.