2016ko urtarrilak 31

Mergak iragarpenak bete ditu

2011-ko munduko txapeldunak bere maila erakutsi du Donostiako Nazioarteko 61. Krosa bereganatzeko eta Ivan Fernandezek zortzigarren txapela jarraian jantzi du

Ayalew etiopiarrak Oljira bere herrikidea gainditu eta emakumezkoen proba irabazi du, eguraldiak errespetatu du eta Hipodromoak giro bikaineko goiz biribila jaso du

Donostiako Nazioarteko 61. Krosa ikuskizun paregabean bihurtu da eta Imane Merga etiopiarrak garaipena lortu du bere esperientzia erakutsiz eta iragarpen guztiak beteaz. Emakumezkoetan, Hiwot Ayalew irabazi du. Eguraldiak errespetatu egin ditu lasterketa guztiak eta festa izugarria bizi izan dugu Hipodromoan. Jendeak Zubietako barrutiko harmailak bete ditu eta goiz goizetik txikienen frogekin gozatu du azken kategoria arte, Ivan Fernandez-ek Euskal Herriko txapela zortzigarren aldiz jarraian eskuratu duelarik.

Lasterketa garrantzitsuena ez da bere bukaera arte erabaki eta emozio izugarria izan du helmugara arte. Gizonezkoena izan da bereziki zirraragarria eta 2011-ko munduko Kros txapeldunak helmugara lehen postuan iristeko bere estrategia bete du. Hasieratik Imane Merga (Etiopia), Dominic Kiptarus (Kenia) eta Goitom Kifle (Eritrea) afrikarrek erritmo oso indartsua markatu dute eta Kifleren herrikideak diren Abrar Osman eta Hiskel Tewelde atzean utzi dituzte segituan, Ivan Fernandez eta Antonio Abadiarekin batera. Hiru lasterkariek erreleboak egiten aritu dira lasterketa osoan zehar eta azken biran Mergak azkartu egin du bere erritmoa bere momentua iritsi zela jakinda.

“Oso ondo aurkitu dut nere burua”

Oinkada luze serie ikusgarri batekin, Atapuercan bost aldiz irabazi duen Imane Mergak Kiptarus juniorra eta goitik behera joan den Kifle aise atzean utzi ditu eta gero, ireki duen tarte txiki horri heldu egin behar izan dio soilik. Azkenerako, helmuga sekulako 29’58’’-ko denborarekin gurutzatu du, kilometro bakoitza hiru minututik behera eginez, Kiptarus keniatarra (29’03’’) lau segundotan garaituz, Kifle eritrearrari (29’07’’) zortzi segundora utzi duelarik. Toni Abadia zaragozarra (29’50’’), aldiz, meritu handiko laugarren postuan helmugaratu da. Mergak ez du ukatu “nere burua bikain aurkitu dudala” eta, halaber, irabazteko erraztasunak aurkitu dituela argi adierazi du: “Hasierako erritmoa oso altua izan da eta errelebo une horiek nahiko gogorrak izan dira, baina nik oso argi izan dut hasieratik azkeneko bira arte itxoingo nuela. Unea iritsi denean Aurrera egin dut eta oso indartsu aurkitu dut nere burua erraz irabazteko. Oso pozik nago”, errepikatu du.

Ayalew-k borroka etiopiarra eraman du

Honen aurrekoa izan den emakumezkoen proba ziragarria izan da, baita ere, nahiz eta iragarritako Hiwot Ayalew eta Belaynesh Oljira etiopiarren arteko borroka bizi izan den azken bira arte. Azken honek ezarritako hasierako erritmo bizia oso azkar egin du proba honen lehenengo aukeraketa, bere herrikidea, Stephanie Twell eta Diana Martin erraldoi bat bakarrik jarraitu dutelarik, beraien arteko bi metroko tarteekin, hori bai. Lasterketa gidoi horrekin jarraitu da, baina bostgarren kilometroa pasata nahiko aldatu da. Twell eta madrildarra dagoeneko atzeratuta ziren eta Ayalew-k argi ikusi du Oljira baino askoz hobe aurkitzen zela eta aurrera jo du oso indartsu. Bere altuera handiagoak eta oinkada luzeagoak garaipena nahiko aise lortzea baimendu diote emakume lirain honi.

“Oso, oso pozik nago”

Metrotik metrora, Ayalew handitzen joan da eta Oljira argi atzeratu du, garaipena berea zela ikusita, helmuga 26’57’’-ko denbora bikainarekin gurutzatzea lortu duelarik, Oljira (27’11’’) 14 segundotara utzita, podioko azken lekua sekulako Diana Martin-ek (27’33’’) bereganatu duen bitartean, britaniarra (27’39’’) atzean utzita. Ayalew benetan zoriontsu azaldu da behin irabazita: “Oso, oso pozik nago. Kros hau irabaztea oso garrantzitsua daniretzako, baina Oljira bezalako atleta boteretsu bat garaitu izana meritu handiagoa ematen dio garaipen honi. Berak oso erritmo bizia ezarri du hasieratik, baina hirugarren biran ni hobeto aurkitu naiz eta Aurrera egin dut. Ez dut alde handiegirik hartu, baina oso sendo ibili naiz bukaeran eta azken luzea lasai egin dut eta ondo irabazi dut”, esan du.

Ivan Fernandezek ez du aukerarik eman

Euskadiko txapelketa absolutuak, bestalde, oso ezberdinak izan dira, emakumezkoen proba oso estua izan den bitartean, gizonezkoan lasterketan ez bait da parekotasunik izan. Izan ere, Ivan Fernandez gasteiztarrak hasieratik oso garbi menperatu bait ditu bere aurkari nagusiak. Kros absolutuan bederatzigarren sailkatuta, 31’45’’-ko denbora bikaina lortu du eta Marc Hurtado (32’17’’) kataluniarrarekiko 32 segundoko abantaila lortu du, Eneko Agirrezabal (32’23’’) hirugarren sailkatu dela. Emakumezkoen probaren bukaera, hori bai, opari batean bihurtu da, azken luze ziragarria bizi ahal izan delarik. Irabazlea Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz (30’46’’) izan da eta bi segundoko abantail eskasa lortu du Atletiko San Sebastian-eko ordezkari den Raquel Bañosekiko (30’48’’), azken honen taldekide den Elena Silvestre (30’59’’) terueldarrak podioko azken postua bereganatu duela, bi hauetatik nahiko hurbil baita ere.

Jaurdunaldia goizeko 10.00-ak pasatak hasi da, federatuak diren kategoria guztiekin Euskadiko Txapelketa. Lasterketa hauek, irudi ederrak utzi dizkigute. Txikienetatik hasita eta helduenetara, izugarri esfortzatu dira Hipodromoaren belarraren gainean podiumeko lekuren baten bila. Hipodromoa goraino bete egin da, eta anbiente ikusgarria bizi dugu goizeko lehen orduetatik eguraldiak errespetatu egin bait gaitu. Atleta guztiek belarraren egoera itzela eskertu dute eta festaren bukaera borobila izan da aurten ere.