2016eko urtarrilak 30

Dena prest dago Hipodromoan

Antolakuntzak zirkuitua eta Donostiako Nazioarteko 61. Krosa inguratuko duten osagai guztiak azkentzen ari da eta Ayalew eta Kiptarus Zubietan entrenatu dira

Dagoeneko dena prest dago bihar Hipodromoak Donostiako Nazioarteko 61. Krosa jaso dezan eta gipuzkoar zaletu grinatsuak beste urte batez festa handi batean bihurtzen den hitzordu atletiko honetaz gozatu dezaten. Antolakuntzak zirkuitua eta ehun urte beteko dituen Zubietako barrutiko ohizko proba inguratuko duten osagai guztiak azkentzen ari da eta Hiwot Ayalew eta Dominic Chemut Kiptarus gaur goizean entrenatu dira eta zelaia ondo ezagutzen dute. Beraien saioa hasi baino minutu batzuk lehen, Imane Merga 2011-ko munduko Kross txapelduna eta emakumezkoen garaipena lortzeko beste hautagaia den Belaynesh Oljira Loiuko aireportura iritsi dira, Donostiara bidaiatu baino lehen; eta arratsaldean, Goitom Kifle, Abrar Osman, Hiskel Tewelde eta Stephanie Twell iritsi dira.

Bezperan bertan, Hiwot Ayalew Hipodromoan entrenatzeko aukerarekin interes handia erakutsi zuen; eta Dominic Kiptarusek ez du berarekin aritzeko aukera galdu nahi izan, nahiz eta gauean oso berandu iritsi zen, Keniatik ekarri zuen hegaldiaren atzerapenak Hondarribiarako konexio-hegaldia galduarazi ziolako. Etiopiar emakume lirainak “oso ondo” aurkitzen du bere burua biharko eta zazpi kilometrotik gorako saioa burutu du erritmo nahiko leunean. Keniar gazteak, aldiz, berarekin hasi da baina zertxobait gehiago luzatu du bere lana 10 kilometroko probarako gehiago hurbilduz, azken zatian erritmoa nabarmenki igo duelarik. Biak oso gustora agertu dira bai zirkuituarekin bai Hipodromoko belarraren egoera bikainarekin eta konfiantza osoa dute eguraldi aurreikuspenak beteko direla, hauek lasterketen aurretik eta bitartean euririk egingo ez duela bait diote.

Sarrerak 6 eurotan, ibilaldia eta lasterketa

Ezinbesteko donostiar ohizko lehiaketarako sarrerak 6 eurotan eskuratu daitezke gaur arratsalderarte Robersen; eta 10 euroko salneurria izango dute bihar, txarteldegietan. Gainera, urtero bezala, eta espero den eguraldi onaz baliatuz, Club Vasco de Camping elkartearen ibilaldiaren bitartez Hipodromora oinez hurbiltzeko aukera hor dago; eta iaz bezala, CVC-k eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak lasterketa herrikoi bat antolatuko dute, proba honetako parte-hartzaileak Zubietako barrutiko leporaino betetako harmailen aurrean 300 metroko helmugako zuzenaz gozatzeko aukera ezin hobea izango dute.

Donostiako Nazioarteko 61. Krosak aurreko 60 edizioetako festa handia errepikatuko du bihar eta jendeak sekulako giroan ospatuko den probaz gozatzeko aukera izango du. Ez da faltako bertaratutakoak berotzeko salda eta goiza borobiltzeko, ikuskizun bikaina den modalitate honetako kategoria guztietako Euskadiko txapelketak bizi ahal izango dira.