2015eko urtarrilak 8

Krosaren katedralean Carmen Valeron presentziaz gozatu ahalko dugu

Igande goizean jokatuko da, Donostiako Hipodromoan, eta Carmen Valerori omenaldia egingo zaio, historian zehar proba honetan garaipen gehien lortu dituen atleta 

TIMOTHY TOROITICH ETA MAGDALENE MASAI, AMOREBIETAN IRABAZI BERRI DUTENAK, PARTAIDERIK NABARMENENAK DONOSTIAKO NAZIOARTEKO KROSAREN 60. EDIZIOAN

Kroseko probekin batera bestelako ekintzak ere izango dira, hala nola, auto klasikoen kontzentrazioa, ibilaldia eta lasterketa herrikoia

Hipodromoak Donostiako Nazioarteko Krosaren 60. edizioa hartuko du igande honetan. Urte honetako edizioa faborito aukera askorekin dator gizonezkoen zein emakumezkoen maila absolutuan. Gainera, beste mailetako lasterketa gehiagorekin osatuko da, antolakuntzak prestatu dituen bestelako ekintzekin batera, Hipodromora gerturatzen diren ikusleek iganderako plan biribila izan dezaten, adin guztietako publikoari zuzenduta. 

 

Kirol arloari dagokionez, nabarmendu behar da maila absolutuko lasterketetan goi mailako lasterkariak izango direla, nazioartean ospetsuak. Aurreko asteburuan Amorebietako Krosean garaipena lortu zuten Timothy Toroitich eta Magdalene Masai korrikalariek parte hartuko dute. Aurkari gogorrak izango dituzte, adibidez, Teklemariam Medhin eta Elvis Cheboi, gizonezkoetan, eta Betsy Saina, Diana Martin y Gemma Barrachina, emakumezkoetan.

 

Edizio honek, gainera, atzera begiratuko du Donostiako lokatzean garaipen gehien lortu dituen atletari omenaldia egiteko: Carmen Valero. Teruelgo korrikalariak 60 urte beteko ditu 2015ean, probak beteko dituen edizio kopuru berdina. Valerok nagusitasun handia erakatsi zuen bere garaian estatu mailako emakumezko krosean eta lau urtez jarraian irabazi zuen, 1974 eta 1977 bitartean, hortaz, 40 urte betetzen dira Hipodromoan bere bigarren garaipena lortu zuenetik. 

 

Lasterketarako izen emateak www.sansebastiancross.com eta www.gafatletismo.com web orrialdeen bidez egin behar dira. Gogoratu behar da jubenil-junior, infantil-kadete, alebin, benjamin eta beteranoen mailetako lasterketak ere egongo direla, bakoitzean gizonezkoen eta emakumezkoen mailak bereiztuz. 

 

Sarrerak zazpi eurotan

Bi modu daude sarrerak lortzeko: oferplan.diariovasco.com webgunearen bitartez edota Donostiako Hipodromoko leihatiletan (Paseo Arrapide11 - Zubieta, Donostia). Zazpi euroko salneurria izango dute larunbatera arte, eta 10 euroko kostea izango dute igandean bertan erosi nahi dutenentzat. 12 urte baino gutxiagoko gazteentzat sarrera dohainekoa da.  

 

Lokatzaren gainean jokatuko diren lasterketen erakargarritasunari, igande goizerako antolatu diren bestelako ekintzak gehitu behar dira. Jardunaldia 9.00etan hasiko da Gipuzkoako Enparantzatik Hipodromoraino doan ibilaldiarekin. Club Vasco de Camping Elkarteak antolatu du eta ibilbideak 12 kilometro ditu. Parte hartzea dohainik da eta apuntatzeko irteera lekuan ordu laurden lehenago agertzea nahikoa da. 

 

Ordu erdi beranduago RACVN elkarteak antolatutako Auto Klasikoen V Kontrentzazioak hartuko du protagonismoa, 25 urte baino gehiagoko kotxe eta motorrentzako.  Aurretik izena eman behar da www.sansebastiancross.com webgunean. Igandean bertan, 9.30etan, aterako dira Gipuzkoako Enparantzatik eta parte hartzen duten guztiek sarrera, VIP txartela, janaurrekoa eta aparkatzeko lekua izango dute dohainik. 

 

Aurtengo nobedaderik nabarmenena ere aipatu behar da, Herrikoia Krosera lasterketaren I edizioa. Ibilbidearen %90 asfaltokoa da eta beste %10 pista, belarra eta lurra, Hipodromoaren harmailen aurrean dagoen 300 metroko zuzen harrigarrian bukatuz. Ezaugarri bakarra 16 urte gorakoa izatea da eta izen-emateak www.kirolprobak.com webgunean egin behar dira edo lasterketaren egunean irteeran bertan. Lasterketa honen prezioa 10 eta 15 euro bitartekoa da. 

 

Azkenik, aipatzekoa da ere Hipodromora gerturatzen diren ikusle guztiek urtero bezala salda bero eta indargarria hartzeko aukera izango dutela.

 

Jarraitu beharreko atletak:

Gizonezkoak:
1-Teklemariam Medhin: Munduko kros txapeldunordea Bydgoscz 2010 eta brontzea 2013.
2-Timothy Toroitich: Bosgarren Munduko kros txapelketan 2013 eta garaile Amorebietan 2015. 
3- Elvis Cheboi: Txapeldunorde Junior mailako Munduko Kros txapelketan  10.000 metro 2014. 
4- Carlos Castillejo: Espainiako 5.000 m., 10.000 m., Kros eta Maratoi txapelketak irabazi dituen atleta bakarra. 
5- Iván Fernández: Hirugarren Espaniako Kros txapelketan 2014.
6- Javier Guerra: Laugarren Europako maratoi txapelketan 2014.

Emakumezkoak:
1- Betsy Saina: Hirugarren 10.000 metroko 2014ko Munduko Ranking-ean eta bosgarren 5.000 metrokoan.
2- Magdalene Masai: Amorebietako kroseko txapelduna 2014 eta 2015.
3- Diana Martin: Brontzea Europako txapelketan Zurich 2014 3.000 m oztopoak proban.
4- Gema Barrachina: Espainiako kros txapelduna Granollers 2013.
5- Lidia Rodríguez: Espainiako txapelduna 10.000 metroko proban 2013.
6- Verónica Pérez: Espainiako maratoi txapelduna Donostia 2014.