2016ko urtarrilak 18

Kroserako sarrerak, astelehena 25-etik aurrera

Hurrengo urtarrilak 31-an kategoria ezberdinetako Euskadiko Kros Luzearen Txapelketa jokoan jarriko duen Donostiako Nazioarteko Krosaz zuzenean gozatu ahal izateko sarrerak hurrengo astelehena 25-etik aurrera salduko dira. Txartelak Gipuzkoako Atletismo Federazioaren egoitzan eta Robers-en erosi ahal izango dira, 6 eurotan urtarrilak 30-a arte, txapelketaren egun berberan txarteldegian 10 euroren truke lortu ahal izango direlarik. Beti bezala, 12 urterainoko haur guztiak dohainik sartu ahal izango dira Zubietako barrutira.

Gogorarazi nahi dugu entrenatzaileak Hipodromora beraien txartelekin sartu ahal izango direla eta eskolar monitoreak G.A.F.-ri (gaf@kirolak.net) aldez aurretik gonbidapena eskatu beharko dutela, atleta guztiak dortsalak erakutsiz sartu ahal izango direlarik. Euskadiko Txapelketan parte hartuko duten klubak Autonomikorako parte-hartzaile bakoitzeko gonbidapen bat eskuratuko dute; eta proba desberdinetako atleta guztiek beraien dortsalekin txarteldegian bertan, eta 6 euroko salneurria mantenduz, bi sarrera gehienez erosteko aukera izango dute.