Historia

62 urteko historia ederra

1955eko maiatzaren 19an Nazioen Krosa ospatu zen Lasarten. Gordon Pirie zen faborito baina gripe bat zela eta ohean geratu zen eta ezin izan zuen lasterketan parte hartu. Frank Sando ingelesa izan zen lehenengoa helmugara iristen. English Cross Country Union-en sekretarioak Mr. Richardson-ek, Gipuzkoako Atletismo Federakuntzari urtero Kros froga bat antolatzeko zirikatu zien eta honela hasi zen Donostiako Nazioarteko Krosa. Lehenengo edizioan, nafarroako Lucas Larraza parte hartu zuen. Lehen kilometroa 2m. 46segundutan burutu zuen baina ezin izan zuen lasterketa irabazi, pott egin bait zuen. Txikito de Arruiz lasterkari euskaldun hospetsua 1958. urtean parte hartu nahi izan zuen baina I.A.A.F.-k azterketa medikoa eta gero, espainiar afizionatuetan bakarrik parte hartzera baimendu zuten. Emil Zatopek irabazlearekin indarrak neurtu nahi zituen baina ez zioten utzi. Tramite asuntua izan zen, kirol asuntua baino.
1. Donostiako Nazioarteko Krosa, 1956. urtarrilak 29an izan zen. Antolakuntza, Willy Koch zuzendutako afizionatu talde batek egin zuen. D. Jose Ignacio Imaz, Gipuzkoako Atletismo Federakuntzako lehendakariak, Pancho Gomez eta "La Voz de España" aldizkariak egin zuten gestioa. Gaur, ia 60 urte geroago, munduko krosik garrantzitsuena izatera iritsi da.

Emakumezkoen Krosa, 1971etik aurrera burutzen da. Belen Azpeitia, 1973 eta 1975an bigarren geratu zen, Annie van de Kerkohf en aurka. 2.200 metrotan 8´04"8 ko marka egin zuen Belen-ek eta 8´02" 4 Annie-k.v
Bernardo ANAUT