Ibilaldia / lasterketa

Herrikoia krosera

Club Vasco de Camping

Hipodromora oinez edo korrika etor zaitez

Urtero bezala, Donostiako Nazioarteko Krosaren ikuskizuna zuzenean bizi ahal izateko aukerarik onenetariko eta osasungarrienetako bat Gipuzkoako hiriburuko erdigunea eta Hipodromoaren arteko paseo ederraz gozatzea da. Izan ere, igandea konpainia onean ariketa pixka bat eginez hastea aukera ezin hobea da; eta horregatik, Club Vasco de Camping elkarteak berriz ere dena eman du bere tradiziozko Zubietako barrutirainoko ibilaldiaren antolakuntzan.

Edizio bakoitzean gero eta jende gehiago animatzen da eta, arrazoi horregatik, ibilaldiaren hasiera igandea 31-ko goizeko 8.30-etara aurreratu da, ordu horretan parte-hartzaileak Foru Aldundiko arkupeetatik, Gipuzkoako enparantzatik, abiatuko direlarik. Handik, 12 kilometroko txango oso politari aurre egingo diote bi ordu eta erdi baino gutxiagotan, Hipodromora gipuzkoar hitzarmen ospetsuko proba nagusietaz gozatzeko denborarekin iristea zihurtatuta izango dutelarik.

Beti bezala, 162 metroko garaiera igaroko duen ibilaldi eskuragarri honetarako izen-ematea guztiz dohainekoa da eta txangoan parte hartzeko irteera puntuan hasiera baino ordu laurden bat lehenago agertzea besterik ez da behar.

Ibilaldia eta lasterketari buruzko informazio guztia: Club Vasco de Camping Elkartea-ren webgunean